VIA sozietateak aurten ere parte hartu du Euskadiko Turismo Agentzia Hartzaileak (ATRAEk) antolatutako jardunaldian.

Topaketa azaroaren 12an izan zen, Gasteizko Europako Biltzar Jauregian, eta ATRAETHON dinamika izan zuen ardatz. Dinamika horren bidez, Euskadiko turismoaren jasangarritasunarekin lotutako erronkei irtenbidea bilatzeko lan egin zen.

Aditu-talde batek gidatuta, gure lurralderako turismo jasangarriago baterantz aurrera egiteko ideiak aztertu zituzten elkarrekin. Gainera, turismo-azpisektoreen arteko harremanak sustatzen laguntzen duen lan-formatu dinamikoa izan zen.