Urriaren 27an eta 28an, Tenerifeko Santa Cruzen eta Las Palmaseko Hotel Cordial Maltesesen hurrenez hurren Binter airelineak antolatutako konektibitateko jardunaldiak egin zituzten, izan ere, konpainiak astero hegaldiak egiten ditu Gasteizko aireportuaren eta Tenerife Iparraldeko eta Kanaria Handiko aireportuen artean.
Alde batetik, Gasteizen, Araban eta Euskadin eta beste alde batetik, Binter Canariasek astean bi aldiz egiten dituen Gasteizko aireportuaren eta Kanariar Uharteen arteko konexioetan interesa duten ehunka eragile kanariarrek parte hartu zuten ekitaldietan.
Basquetourrek aurkeztu zuen helmuga bi ekitaldietan, eta ATRAEren- Euskadiko turismo agentzia hartzaileak- ikus-entzunezko partaidetza izan zuten zerbitzu eskaintza eta VIA lankidetza azaltzeko (azken hori Gasteizko aireportuaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren eta Gaursa Mobilityren arteko promozioa da).