Vitoria-Gasteizko Aireportua Sustatzeko Sozietatea

1994. urtean sortua, Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Aireportua sustatzeko sozietatea da VIA.

VIA, Sociedad de Promoción del Aeropuerto de Vitoria SA sozietatea honako bazkide hauek osatzen dute:

Sozietateak Gasteizko Nazioarteko Aireportuaren potentziala garatzeko lan egiten du, penintsularen iparraldeko eremuan erreferentziazko azpiegitura aeronautikoa den heinean.

Hona hemen jarduketa-ildo nagusiak:

  • Aireportuaren prestazioak eta zerbitzuaren kalitatea zabaltzea munduko aeronautika-komunitatearen, tour operazioko agenteen eta hegazkin-konpainien artean.
  • Aireportuan jarduten duten enpresei laguntzea, zerbitzuak hobetzeko eta Gasteizko aireportuak nazioarteko merkatuan duen lehiakortasuna hobetzeko.

Jarduera hori sozietateak gauzatzen du honako hauen bidez:

PRESENTZIA ETA PARTE-HARTZE AKTIBOA HEMEN:

Hegazkingintzako eta turismoko konferentziak eta nazioko eta nazioarteko foro nagusiak.

VIA honako hauetan ere izan ohi da: FITUR, Connect Aviation, Routes Europe… Halaber, hegazkingintzako eta turismoaren alorreko ekitaldietan eta lan-jardunaldietan parte hartzen du.

Hegazkingintza-enpresen bidezko sustapena

Via sozietateak sustapen-lankidetza mantentzen du Gasteizko aireportuko nazio-mailako eta nazioarteko bidaiari-jardueran inplikatutako eragileekin, bere irudia zabaltzeko bai aireportuaren eragin-eremuan, bai aire-ibilbideen bidez konektatutako helmugetan.

Tour-operazioko enpresen eta bidaia-agentzien bidezko sustapena

VIAk lanean jarraitzen du tour-operazioko turismo-enpresekin Gasteizko aireportuaren eragin-eremuko bidaiarien interesa aktibatzeko irismen handiko sustapen-kanpainen bidez, bidaiari emisorean duen espezializazioa dela eta.

Marketinean eta komunikazioan espezializatutako enpresen bidezko sustapena

Gasteizko Aireportuko Harrera Arloak sustapen-lan intentsiboa egiten du, eragin-eremuko bidaiarien interesa aktibatzeko elementua den heinean, bidaiarien trafikoaren bolumenak handitzeko, VIA sozietateak marketineko eta komunikazioko enpresa espezializatuekin egiten duen sustapen-jardueraren bidez.

Sailen, turismo-bulegoen, aireportuetako kudeatzaileen eta hirugarrenen bidezko sustapenak

VIAk lankidetza estuan eta aktiboan jarraitzen du nazioan eta nazioartean turismoaren eta sustapen ekonomikoaren arloan eskumena duten erakundeen eta helmuga konektatuen eta horien aireportuen arteko harremanean. Hori guztia Gasteiz, Araba eta Euskadiren garapen ekonomikoa eta sustapena, bai eta Gasteizko aireportuaren jardueraren hazkundea ere, ekarriko duten sinergiadun harremana maximizatzeko.

AIREPORTUKO ZERBITZU OSAGARRIEN SUSTAPENA

VIA sozietateak lanean dihardu Gasteizko Aireportuak azpiegituraren dinamizazioari hertsiki lotutako zerbitzuak izan ditzan, bai eta bidaiariei arreta emateko beharrezkoak diren zerbitzuak ere, esaterako:

  • Vitoria-Gasteiz hiriaren eta Gasteizko aireportuaren arteko lurreko lotura-zerbitzua hornitzea.
  • Autoak alokatzeko enpresen jarraipena egitea, aldizka horiekin harremanetan jarriz.
  • Aktibo dauden zerbitzuekin harreman estua izatea, hala nola taxi-zerbitzua, kafetegia, turismo-bulegoa eta handling enpresak.

VIA Sociedad de Promoción del Aeropuerto de Vitoria sozietateak bete egiten ditu Gardentasuna, Sektore Publikoko Kontratuen Legea, DBLO eta Compliance.

Informazio korporatiboa eta kontratatzailearen profila