VÍA – Promoción del Aeropuerto de Vitoria SAk aurten ere hartu du parte Routes Europe izeneko konektagarritasunari buruzko topaketan.

Azokaren azken edizioa Poloniako Lodz hirian egin zen, maiatzaren 9tik 11ra.

Hegazkin-konpainiak, helmuga turistikoak, aireportuak, eta aireko konektagarritasunari lotutako sektoreko beste enpresa batzuk biltzeko topagunea da ekitaldia.

VÍA sozietateak eta Basquetour agentziak topagunean parte hartu duten beste parte-hartzaile batzuekin bildu dira, Gasteizko aireportua Gasteiz, Araba eta Euskadiko sarbide gisa sustatzeko, interes ekonomiko eta turistikoko helmuga baita.

https://www.routesonline.com/events/241/routes-europe-2023