Hegazkin-konpainiak 74 ibilbide operatuko ditu astero 300 hegaldi baino gehiagorekin, tartean zortzi konexio berri.
Madril, 2021eko uztailak 8. Ryanairrek, Europako hegazkin-konpainia nagusiak, bere udako egutegia aurkeztu du Alacanten, Covidaren krisialdiari aurre egiteko planaren baitan. 74 ibilbiderekin, 2021eko udako programazioak Belfast Cityrako zortzi konexio berri biltzen ditu, astean zazpi hegaldiko maiztasunarekin; Eivissa eta Menorca, biak astean hiru hegaldirekin, eta Teesside (Ingalaterra), Bari, Treviso, Lanzarote eta Gasteiz, guztiak astean bi aldiko maiztasunarekin. Ibilbide berriei esker eskualdeko sektore turistikoa eta aire-trafikoa sustatuko da, udako hilabete garrantzitsuenetan (uztailean eta abuztuan) jarriko baitira martxan, Europa osoan txertaketa-kanpainak aurrera doazen bitartean.
Ibilbide berriak
Alacantetik | Astean behingo maiztasuna |
---|---|
Lanzarote | 2 |
Belfast City | 7 |
Bari | 2 |
Ibiza | 3 |
Menorca | 3 |
Teesside | 2 |
Treviso | 2 |
Vitoria | 2 |
Bezero espainiarrek Europako hainbat tokitan erreserbatu ditzakete merezitako oporrak, hala nola Belfasten edo Kopenaghen . Horrez gain, Eivissa, Menorca edo Malta irletara egindako ihesalditxo batez gozatu ahalko dute. Helmuga horiei zortzi helmuga berrietara bidaiatzeko aukera batuko zaie uda honetan: Lanzarote, Belfast, Bari, Eivissa, Menorca, Teesside, Treviso eta Gasteiz. Beti bezala, konpainiaren bezeroek tarifa are merkeagoekin egingo dute hegaz, eta, horrez gain, Ryanairren doako aldaketa-tasaz baliatu ahalko dira beraien planak aldatzekotan.
Dara Brady, Ryanairreko Marketin eta Arlo Digitaleko, zuzendaria: “Oso pozik gaude gaur gure 2021eko udarako programazioa aurkezteko Espainiara, Alacantera, etorri izanaz, gure berreskuratze-prozesuaren parte bezala. Ryanair da Alacanteko aireportutik eta aireporturantz hegaldi gehien egiten dituen hegazkin-konpainia eta, horrez gain, eskualdeko enplegatzaile eta ekonomiaren sustatzaile nagusienetako bat ere bada.
Gainera, Espainia turista europarren helmuga gogokoenetako bat dela aintzat hartuta, Ryanairrek uda honetan Espainiatik eta Espainiaranzko konektibitatea berreskuratzeko konpromisoa hartu du. Hala, uztailean eta abuztuan, aire-zirkulazioa izugarri areagotuko da txertaketa-kanpainei esker, eta Ryanairrek 74 ibilbide eskainiko ditu (zortzi ibilbide berri) ; beraz, gure bezero espainiarrek Europako helmuga ugari izango dituzte uda honetan bisitatzeko.
Covid-19aren ondoriozko murrizketak etengabe aldatzen direla jakinik, Ryanairrek hegaldi-data bi aldiz aldatzeko doako aukera ematen du. Horri esker, gure bezeroek malgutasun eta lasaitasun handiagoa izango dute; izan ere, merezi duten atsedenaldia nahi dutenean hartzeko gorde ditzakete hegaldiak, eta, hala behar izanez gero, bidaia-datak aldatzeko edo atzeratzeko aukera izango dute, 0 euroko tasarekin, abenduaren amaierara arte.
Ibilbide berri horiek ospatzeko, urriaren amaierara arte bidaiatzeko hainbat hegalditarako eserlekuak 19,99 eurotan eskaini ditu Ryanairrek. Eskaintza hori uztailaren 8ko (osteguna) gauerdira arte egongo da eskuragarri Ryanair.com webgunean”.
Bere aldetik, José F. Mancebo Aracilek, Costa Blanca Turismo Patronatuko zuzendari exekutiboak, honako hau adierazi du: “Costa Blanca Turismo Patronatuaren eta Alacanteko Diputazioaren eskutik eskerrak eman nahi dizkiogu Ryanairri Alacant-Elx Miguel Hernández aireportuaren eta Costa Blancaren alde egindako apustuagatik. Europa osoko turistak erakartzeko helmugak duen gaitasunagatik eta aireportuaren eragin-eremuaren emisio-potentzialagatik (5 milioi bidaiari potentzial baino gehiago) egindako apustu irmoa. Udako 70 ibilbide baino gehiago horiei esker, gure aliatuekin dugun harremana sendotu dugu, bai Ryanairrek, bai aireportuak, eta baita AENAk ere, gure helmugaren konektibitatea areagotzeko estrategiaren barruan".
Ryanairren inguruan:
Ryanair Holdings Plc, Europako hegazkin-konpainia talderik handiena, Buzz, Lauda, Malta Air eta Ryanair DAC enpresetako enpresa nagusia da. Urtean 149 miloi bidaiari baino gehiago garraiatzen ditu (Covid-19aren aurretik) 81 basetatik abiatzen diren egunean 2.400 hegaldi baino gehiagorekin eta 40 herrialdetako 240 helmugekin. Hegazkin-konpainiak 470 hegazkin baino gehiago ditu, eta beste 210 Boeing 737 gehiago ditu bidean. Horri esker, Ryanair Holdingsek tarifak murriztu eta trafikoa handitu ahal izango du, datozen bost/sei urteetan 200 milioi bidaiari izatera iritsi arte. Ryanairrek, ezbairik gabeko 35 urteko segurtasun-ibilbide bat izateaz gain, Europako puntualitate-tasarik altuenak eskaintzeko buru-belarri diharduten 16.000 langile oso kualifikatu ditu. Ryanair Europako hegazkin-konpainia talde ekologikoena eta garbiena da. Ryanairrekin hegaz egiten duten bidaiariek % 50 murriztuko dituzte beraien isuriak Europar Batasuneko beste lau hegazkin-konpainia handienekin alderatuta.