Urriaren 16an Turismo de Tenerifek eta Binter Canariasek baterako marketin jardunaldia gauzatu zuten Gasteizko herrigunean.
Geratu hurbil, sentitu urruti eta zuzenean hegan egin! leloarekin, irla helmuga harrigarri eta ezberdin gisa aurkeztu zuten, eta, aldi berean, Binterrek aire konpainia gisa dituen onurak eta berezitasunak ezagutarazi zituzten, bereziki, Gasteiztik Tenerifera doan bidaiari dagokionez.
Kontzeptu hori erabiliz, Tenerife bisitariak harritzeko eta beste planeta edo sateliteetakoak diruditen paisaiak erakusteko gai den lurralde gisa aurkeztu zuten. Horretarako, astronauta baten irudia erabili zuten eta “izarretako leku” bat hobeto ezagutzeko gonbidapena egin zieten bisitariei.
Besteak beste, 360 formatuan Tenerifeko irudiak ikusi zituzten bertaratuek errealitate birtualeko betaurreko batzuekin, eta parte-hartzaileen artean Tenerifera joateko bidaia bat zozketatu zuten.