VIA Promoción del Aeropuerto de Vitoria sozietateak Turespañaren biltzarraren laugarren edizioan parte hartu du Tenerifen urriaren 1etik 3ra bitartean.
Turespañaren ustez, ekitaldi hau sektore turistikoa, publikoa eta pribatua, elkartzeko gune bat da, informazioa eta jardunbide egokiak trukatzeko, bai eta Espainiaren garapen turistikoaren, helmugen eta enpresen inguruan elkarrekin hausnartzeko ere.
Laugarren edizio horretan, gai nagusia turismo-sektorearen digitalizazioa izan da.
Mahai-inguru eta aurkezpenen bidez, funtsezko gaiak jorratu dira, hala nola turismo-sektorearen digitalizazioa, bisitarientzako produktu eta esperientzia berrien garapena, eta helmugen eta enpresen kudeaketa-ereduen hobekuntza. Eraldaketa horren helburua da turismo-eredu jasangarriago eta lehiakorrago batera aldatzea, arreta berezia jarriz koordinazio publiko-pribatuan.